Asier Urbieta, "Faisaien irla" filmaren zuzendaria: «Bidasoa ibaian pertsona bat ito zela jakin nuenean, dokumentatzen hasi nintzen, eta gai horri buruzko film bat egiteko beharra sentitu nuen»

  • Asier Urbieta,

  • Asier Urbietaren Faisaien irla filmak Malagako Zinemaldiko Lehiaketaz Kanpoko Film Luzeen Sail Ofizialean parte hartuko du

Beste formatu batzuetan hainbat lan egin ondoren, Asier Urbieta Malagako Jaialdira joango da, baita Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldira ere, Faisaien irla izeneko bere lehen film luzearekin.

Faisaien uhartea Bidasoa ibaiaren ertzean dago, eta munduko kondominio txikiena da. Sei hilabetez Espainiar Estatuarena da, eta urtearen beste erdian Frantziarena. Europara sartzeko muga natural garrantzitsu bihurtu da, eta, urteen joan-etorrian, bederatzi pertsona hil dira muga zeharkatzen saiatzean.

Film luzeak irlaren burujabetzaren trukea gertatzen ari de unean bikote batek gorpu bat aurkitzen duela erakusten digu, eta zalantza bat plazaratzen du: nork hartzen du bere gain hilotz horren ardura?

Zuzendariak bideo honetan azaltzen duenez, komunikabideetan argitaratutako albiste batek bultzatu zuen horrelako gai bati buruz informatzera, eta film luze batean jorratzeko beharra sentitu zuen.

Galatea Films AIE, Arcadia Motion Pictures, La Tentación Producciones eta La Fidèle Production ekoiztetxeen arteko nazioarteko koprodukzio hau apirilaren 25ean iritsiko da zinema aretoetara.


  • DataMartxoak 10
  • Gaia Ikus-entzunezkoa