2025eko Euroeskualdeko Dokumental Saria
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak jadanik zabaldu du 2025eko dokumental onenaren Euroeskualdeko sarian parte hartzeko epea. 6.000 euroko diru-laguntza izanda, sari honek mugaz gaindiko lurraldeetako dokumentalgintza babestea eta sustatzea du helburu.
IKUS-ENTZUNEZKO LANKIDETZAREKIKO KONPROMISOA
Dokumental onenaren Euroeskualdeko sariaren helburua ikus-entzunezko sektorea indartzea eta egituratzea da, bertako talentuak, hizkuntzak, historia eta ondare kulturala balioan jarrita. Hautatutako proiektuek lurraldearen kultur aniztasuna islatu beharko dute, betiere ikuspegi berritzaile eta konprometituarekin.
EKOIZPEN ETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA
Akitania-Berrian, Euskadin edo Nafarroan egoitza duten ekoizpen-etxeek euren film luzeen dokumental-proiektuak aurkez ditzakete. Ekoiztetxe horiek lurraldeko hizkuntzetan (euskara, frantsesa, gaztelania) eta historiarekin edo nortasunarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten proiektuek lehentasuna izango dute.
Finalistek Zinemaldirako akreditazioa, bi eguneko mentoring saioak eta pitching saioan parte hartzeko prestakuntza jasoko dute. Beren proiektua LAU HAIZETARA foroaren baitan aurkeztu ahal izango dute, pitch baten bitartez. Hautagaitzak apirilaren 7ra arte aurkeztu daitezke.
SARI IBILTARIA, 2025EAN DONOSTIAKO ZINEMALDIAK HARTUA
2021ean sortu zuen Euroeskualdeak Ikus-entzunezko Saria, lurraldeko sektorea bultzatzea xede, bai eta bertako industria, talentua, paisaiak, hizkuntza, historia eta beste hainbat ezaugarri nabarmentzeko helburuz. Geroztik, lurraldeko jaialdi ezberdinek hartzen duten sari ibiltaria bilakatu da: hasieran, fikzioa ardatz hartuta, gerora, animazioa oinarri, eta, 2025ean, dokumentalgintzan jarri du soa.
Sorreratik hainbat dokumental garrantzitsu saritu ditu aitorpen honek, hala nola, Entre muros (2021), Saisons d’oiseaux (2022), El cuerpo de Cristo (2023) eta La revuelta de las putas (2024).
2025eko edizioak ikusgarritasun berezia izango du, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiari esker. EPE-IBAIA elkarteak antolatzen duen LAU HAIZETARA koprodukzio foroaren baitan egonik, sari honek irabazleei aukera paregabea eskainiko die finantzatzaile eta ikus-entzunezkoen sektoreko adituen aurrean euren proiektua aurkezteko.
Foro hori dokumentalgintzako proiektuak ezagutzera emateko eta industriako harreman gakoak ezartzeko gunea da. Dokumental arloko profesionalentzat ezinbesteko topagunea izango da.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Martxoak 6(e)tik 2025(e)ko Apirilak 7(e)ra
- EntitateaAkitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


