ZEIDFEST Gaztea 2025: euskal kultura eta musika ospatzen dituen jaialdia

  • ZEIDFEST Gaztea 2025: euskal kultura eta musika ospatzen dituen jaialdia

  • Euskal musika eszenaren erreferente bihurtu den jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 5ean egingo da BEC!en, musikarekiko, euskararekiko eta kultur aniztasunarekin duen konpromisoa sendotuta. Asteazken honetan egin da aurkezpena EITBren Bilboko egoitzan

Pandemiaren ziurgabetasunaren testuinguruan sortu zen ZEIDFEST Gaztea jaialdiaren laugarren edizioa egingo da datorren apirilaren 5ean Barakaldoko BEC!en. Dagoeneko euskal musika eszenaren erreferente dugun hitzorduak Gaztea irratiaren babesa izango du beste behin eta aurkezpen ekitaldia EITBren Bilboko egoitzako 5. Platoan egin da asteazken honetan (martxoak 5). Bertan parte hartu dute Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuak, Mikel Unamuno Gazteako zuzendariak, Lurdes Etxezarreta eta Aize Otaño AEK-ko ordezkariek, eta Albina Stardust eta Divina Comedia artista gonbidatuek. Itziar Lamarka ZEIDFEST Gaztea jaialdiko komunikazio arduradunak aurkeztu du ekitaldia. 

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataMartxoak 5
  • Gaia Musika