Silver Film Festivalen hirugarren edizioak 18 film eskainiko ditu martxoaren 24tik 28ra bitartean, eta belaunaldiartekotasuna izango du programazioaren ardatz

  • Silver Film Festivalen hirugarren edizioak 18 film eskainiko ditu martxoaren 24tik 28ra bitartean, eta belaunaldiartekotasuna izango du programazioaren ardatz

  • Julio Médem, Helena Taberna edo Daniel Torneroren azken film luzeak izango dira ikusgai, guztira 7 film luze eta 11 film labur eskainiko dituen jaialdi honetan
  • Jaialdiaren egoitzak Guggenheim Museoa eta Golem Alhóndiga Zinemak izango dira, eta sarrerek 2 euroko prezio sinbolikoan salduko dira. Inaugurazio ekitaldia Arriaga Antzokian egingo da martxoaren 24an

Silver Film Festival (S/FF) zinema eta pentsamendu jaialdiak Bilboko hirugarren edizioa ospatuko du martxoaren 24tik 28rabelaunaldien arteko programazioa ardatz hartuta. Bertan, 7 film luze eta 11 film labur ikusi ahal izango dira, baita Ana Ibañez neurozientifikoak emandako hitzaldi bat ere.

Zinemaldiak zinema eta kultura lantzen ditu gizartea eraldatzeko tresna gisa. Narratiba nagusiek kategorizatu eta zatitzen gaituzten une honetan, zinemak botere bakarra du gizaki gisa indartzen eta aberasten gaituzten loturak ikusarazteko.

S/FF25ek gizarteak adin guztietarako izan behar direlako ideiari buruz hausnartzen du. Horregatik, aurten belaunaldien arteko aniztasunaren aldeko apustua egiten du, eta adinik ez duen gizarte bat nolakoa izan daitekeen irudikatzera gonbidatzen du.

Inaugurazio-ekitaldia martxoaren 24an izango da, Arriaga Antzokian, 18:30etik aurrera. Ekitaldian zehar, Silver Saria emango zaio Helena Taberna zinemagile nafarrari eta My favourite cake filma proiektatu eta estreinatuko da Euskadin.

Hirugarren edizioan, Maryam Moghaddam eta Behtash Sanaeeharen My favourite cake, Julio Medemen 8, Daniel Torneroren Saturno eta Liora Spilk Bialostozkyren Pedro film luzeen estreinaldiak programatuko ditu S/FFk Euskadin. Eta Eulàlia Ramonen Agonía film laburra.

S/FF hirugarren edizioaren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Arriaga Antzokian, Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak; Juan Ibarretxe, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotziak; eta Marian Gerrikabeitia, Zinemaldiko zuzendariak, parte hartu duten agerraldian.

Marian Gerrikabeitia, S/FF-eko zuzendariak, azaldu duenez, "belaunaldien arteko lanak oztopo mentalak edo ideologikoak ezabatzen lagun dezake, estereotipo negatiboak geldiarazten, ezagutzak zabaltzen eta onarpenari laguntzen, halakorik ez zegoen lekuetan".

Tú & Yo Producciones, Fundación EDE eta Silver Revolution Elkarte Kulturala elkarteek antolatutako jaialdiak Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, BBK Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zineuskadiren babesa du.

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataMartxoak 5
  • Gaia Ikus-entzunezkoa