"Señeak Bizkaia Rock Kanpusa" jaio da gazteen talentu musikala bultzatzeko
Señeak Bizkaia Rock Kanpusa 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko sortu da. Doakoa da, eta bost eguneko egonaldian lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute aukeratutako 20 ikasleek.
Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko helburuarekin jaio da "Señeak Bizkaia Rock Kanpusa". Bizkaiko Foru Aldundiak Gatibu taldeko kideak diren Alex Sardui eta Ekain Alzolarekin bat egin du musika ikasle gazteei esperientzia paregabea eskaintzeko Pasku Astean.
Musika funtsezko tresna pedagogikoa da, pentsamendu kritikoa, sormena eta talde-lana sustatzen dituena. Nerabeei zuzuendutako egonaldi hau, ez bakarrik ikasleek beren musika-trebetasunak hobetzeko, baita bizitzako beste alderdi batzuetan baliagarriak izango diren gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko ere.


