La Faktoria Choreographic Centerrek arte-egoitzetarako deialdi berria ireki du
La Faktoria Choreographic Centerrek bi deialdi iragarri ditu konpainiaren arte-egoitzetarako programetarako: 7. Arte Egoitza eta Lur Egoitzak, artista independenteentzat.
Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean bizi diren artistei bideratuta dago egoitza hau, eta helburua du lurraldean lankidetza eta sormen-trukea sustatzea. Programatutako egunak abuztuaren 25etik irailaren 5era dira. Hautatuek lanerako gune bat izanen dute La Faktoria CCn, baita dirulaguntza, ostatua eta arte-aholkularitza ere.
Lur Egoitzak, artista independenteentzat
Egoitza horiek gutxienez bi pieza luze estreinatu dituzten eta dantza garaikideko eta arte bizietako proiektuak garatzen ari diren artistei eta taldeei zuzenduta daude. Egonaldia abuztuaren 19tik irailaren 6ra izanen da. Izena emateko epea, berriz, ekainaren 17tik uztailaren 12ra izanen da. Hautatuek estudioa, dirulaguntza, ostatua, ekoizpenerako laguntza eta harremanetarako sareak izanen dituzte.
Deialdiei buruzko informazio eta xehetasun gehiago nahi izanez gero, interesdunek La Faktoriaren orrialde ofiziala bisitatu dezakete edo posta elektroniko honetara idatz dezakete: residencies@lafaktoria.org.


