"Ermua Hiria" Literatura Lehiaketa 2025

Ermuko Udaleko Kultur Zinegotziak, udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiria” XXXI. Literatur lehiaketa deitu eta oinarriak ezagutzera eman ditu. Lehiaketak lau modalitate hartzen ditu barne: narratiba eta poesia, euskaraz eta gaztelaniaz. Modalitate bakoitzeko irabazleak sari gisa 500€ eskuratuko ditu. Lanak maiatzaren 4ko 23:00ak arte aurkeztu daitezke. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 26an ezagutaraziko da, ordu bat inguruan www.ermua.eus webgunean.

Baldintzak

Estatuan bizi diren idazleak eta 2008an eta aurrekoetan jaio den edonork parte har dezake lehiaketan.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du modalitate bakoitzeko.

Lanek originalak izan beharko dute, ez dute inongo hedabidetan argitaratu beharko (ez inprimaturik, ez digitalik), ez dira adimen artifizialez sortuak izango (IA) eta ez dira beste lehiaketa batzuetan sarituak izango. Irabazleak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, bere lanak baldintza horiek guztiak betetzen dituela adierazteko.

Luzera: konposizio poetikoak ez dira 100 bertso baino gehiagokoak izango, eta horien metrika librea izango da. Narrazio-lanek 2.000 hitz izan behar dituzte gehienez ere.

Lanak bi modutan aurkeztu ahal izango dira:

  • Posta elektronikoz, biblioteca@udalermua.net helbidera mezua bidalita, goian parte hartzen den kategoria (narratiba edo poesia) eta hizkuntza adierazten dituen mezu batekin. Erantsitako fitxategi batean bidali beharko da, word formatuan edo editatu daitekeen beste edozein formatutan, izengoitiz idatzi eta sinatutako lana. Era berean, erantsitako bi fitxategi bidali beharko dira pdf formatuan: bat izengoitiz sinatu eta izenburua duen lanarekin (ez da egilearen izen-abizenekin sinatutako testurik onartuko). Bigarren artxibo bat, egilearen datuak zehaztuz (izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia, zein kategoriatan parte hartzen duen, lanaren izenburua eta izengoitia).
  • Posta arruntez, Ermuko Udal liburutegira (Goienkale z/g, 48260 Ermua, Bizkaia) lanaren kopia bat. Egilearen datuak (izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia) gutun-azal itxi batean agertuko dira, eta bertan lanaren izenburua eta leloa edo izengoitia adieraziko dira.

Lehiaketara aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da, eguneko 23:00etara bitartean.

www.ermua.eus

Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 4(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 4(e)ra
  • EntitateaErmuko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanabiblioteca@udalermua.net
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.