José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazolaren "Cuadro Negro"-k irabazi du sail ofizialeko film onenaren sari nagusia Punto de Vista jaialdian

  • José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazolaren

Punto de Vista jaialdiaren hemeretzigarren edizioko nazioarteko epaimahaikideak Cyril Neyrat, Boris Nelepo eta Mònica Rovira izan dira, eta Sail Ofizialeko obra guztiak ikusi ostean, sari hauek ematea erabaki dute:

Sari ofizialak

  • Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazolaren Cuadro Negro.
  • Zuzendari onenaren Jean Vigo saria (5.000 euro): Anne Benhaïemren La limace et l’escargot.
  • Film labur onenaren saria (3.000 euro, EITBk babestuta): Wonwoo Kimren Writing poems at the end of the world.

Sari bereziak

  • Publikoak hautatutako Film onenaren sari berezia (1.650 euro): Marina Lameiro eta Maddi Barberen Cambium.
  • Gazteek hautatutako Film onenaren saria (1.500 euro, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzarekin): José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazolaren Cuadro Negro.

Aipamen bereziak

  • Epaimahaiaren aipamen berezia: Pierre Louapreren La prunelle rouge.
  • Epaimahaiaren aipamen berezia: Ramón Balcellsen A.


  • DataMartxoak 1
  • Gaia Ikus-entzunezkoa