Nazioartean sona duten sei orkestrak Musika-Música jaialdian lehen aldiz joko dute
- Guztira, 70 emanaldi eta 1.500 interprete baino gehiago bilduko dira martxoaren 7an, 8an eta 9an Euskalduna Jauregiko areto ezberdinetan
Bilbon, martxoaren 7an, 8an eta 9an ospatuko den Musika-Música Jaialdiak nazioarteko ospea duten sei orkestra hartuko ditu, Estatu eta Europako hainbat lekutatik etorriak. Talde hauek lehen aldiz parte hartuko dute jaialdian. Guztira 70 kontzertu eskainiko dira Euskalduna Jauregiko agertoki ezberdinetan.
Auditorioak, ongi etorri berezia emango dio Tenerifeko Orkestra Sinfonikoari, 15 urte baitaramatza penintsulan jo gabe. Bilboko emanaldian Beethovenen “Coriolano” obertura, Griegen “La minorreko piano eta orkestrarako kontzertua” eta Txaikovskiren “Patetikoa” interpretatuko dituzte.
0B aretoan Festival Strings Lucerne, birtuosismoagatik eta aldakortasunagatik ezaguna den Suitzako harizko taldea; Nereydas, garaiko instrumentuak erabiliz musika barrokoan espezializatua; Café Zimmermann, Johann Sebastian Bachen interpretazioan erreferentziazko talde bat; Ensemble Diderot, Barroko goiztiarreko errepertorioan aditua, eta Friburgoko Orkestra Barrokoa, antzinako musika arloan miretsienetakoa; eta Esemble OBNI ere egongo dira eszenatokian.
Halaber, 0D aretoak ganbera-talde debutariak hartuko ditu, hala nola Meccore String Quartet, Quartetto di Cremona, Singer Pur, Trio con Brio Copenhagen eta Simply Quartet. Hauek Wolf, Brahms, Noskowski edo Reger bezalako konpositoreak gogora ekarriko dituzte.
Solista berrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Martín García García pianista, Cristina Gómez Godoy oboista, Elinor D’Melon biolinista, Pablo Barragán klarinetista eta Ana Quintans sopranoa, besteak beste.


