"Jone, batzuetan" eta "Todo lo que no sé" filmak Malagako jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko da
- Andaluziako jaialdiko Sail Ofizialean izango dira, lehiatik kanpo, Faisaien irla, Los aitas eta 8 Julio Medemen film berria ere
Malagako zinema jaialdia martxoaren 14tik 23ra egingo dute, Andaluziako hirian, eta Jone, batzuetan Sara Fantova zinemagilearen (Bilbo, 1993) lehen film luzea eta Todo lo que no sé Ana Lambarri enkarterriar zinemagilearen lana Sail Ofizialean lehiatuko dira, besteak beste, Daniel Guzmanen, Belén Funesen, Celia Ricoren eta Gracia Querejetaren azken filmekin.


