Galbahe 2025 - Ondare etnografikoa ikertu eta dibulgatzeko beka

  • Galbahe 2025 - Ondare etnografikoa ikertu eta dibulgatzeko beka

Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak, lankidetzan, Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) aholkularitzarekin, etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa aurkeztu dute. Beka bi erakundeen bilduma etnografikoetan oinarrituko da, euskal landa-gizartea aztertzeko diziplinarteko berrinterpretazioa edo elkarrizketa proposatzeko. Galbahek sei hilabeteko iraupena izango du eta ekaina eta azaroa bitartean garatuko da.

Deialdiaren helburua ondare etnografikoari buruzko dibulgazio-proiektuak garatzen laguntzea da, ondare horren gizarteratzea sustatzeko. Bekak euskal kulturaren aztarna materialak berrinterpretatzen eta begirada eta diskurtso berriak formulatzen baita ondare eta herentzia hori zabaltzen ere lagundu nahi du.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Deialdia Gipuzkoan erroldatutako adinez nagusi diren eta Gizarte Zientzia eta Humanitateetako unibertsitate-ikasketak dituzten banakako pertsonei edo lantaldeei zuzenduta dago.
  • Ikerketa egiteko formatua irekia da, interesdunek beren proposamena aurkeztuko dute formatu irekian: argitalpena, erakusketa, topaketak, eztabaidak, etab.
  • Proiektua euskaraz egingo da eta, nahi izanez gero, gaztelaniara ere itzuliko da.
  • Egiten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

Galbahe bekaren ikerketa bi museoetako bilduma etnografikoetan oinarritu beharko da:

Oinarriak eta proiektuak aurkeztea:

Deialdiari eta oinarriei buruzko informazio zehatza bi museoen webguneetan dago eskuragarri

Parte hartzeko, eskatutako dokumentazioa posta elektronikoz bidali beharko da, apirilaren 25a baino lehen: igartubeiti@gipuzkoa.eus.

Bekaren ebazpena 2025eko maiatzaren 16tik aurrera jakinaraziko da.

Informazio gehiago: Kizkitza Ugarteburu / +34 943 72 29 78 / igartubeiti@gipuzkoa.eus.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Otsailak 25(e)tik 2025(e)ko Apirilak 25(e)ra
  • EntitateaIgartubeiti Baserri Museoa, San Telmo Museoa
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaOndarea
  • JardueraIkerketa, Sustapena eta zabalkundea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.