"Ertibil-Bizkaia 2025" Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltariaren deialdia

Deialdi honen helburua da, 2025eko urterako Bizkaiko Lurralde Historikoan sormen-proiektuak egiten dituzten ikusizko artista berriei sariak ematea eta "Ertibil-Bizkaia" Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarirako obrak aukeratzea; honako modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta bideo-artea.

Bideo-artearen modalitatean, gehienez 15 minutu iraungo du.

Horren bidez, bere ibilbidearen lehen etapan, Bizkaiko Lurralde Historikoan sormen-proiektuak egiten dituzten ikusizko artista berriei lagundu nahi da, beren obrak erakusteko, beste artista gazte batzuekin konektatzeko eta beren ibilbide profesionala garatzeko urrats berriak emateko aukera eskainiz.

Erakusketa horren bitartez gehienez ere 18 artelan erakutsiko dira, aurreko modalitate horietako guztiak batuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan.

Oinarriak eta deialdia (PDF - 456 KB)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Otsailak 28(e)tik 2025(e)ko Martxoak 10(e)ra
  • EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
  • AtalaEuskara, Kultura eta Kirol Saila
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.