Lehen aldiz karbono-neutraltasuneko ekitaldia izan da Donostia Zinemaldia, 72. edizioan
(Argazkia: Amaia Serrullak, Donostia Zinemaldiaren Jasangarritasun arduradunak, Naturklimaren Borondatezko Karbono Funtsaren aitorpena jaso du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun sailak antolatutako ekitaldian)
- % 27,6 murriztu ditu isuriak urtebetean
Donostia Zinemaldiak jasangarritasunari buruzko urteroko laugarren txostena egin du. Zinemaldiaren 72. edizioko (2024ko irailaren 20tik 28ra) karbono-aztarnaren neurketaren eta ingurumen-jasangarritasunaren ebaluazioaren emaitzak xehatzen ditu txostenak. 2574079,65 kg CO2 baliokide isuri zituen Zinemaldiak, eta erabat konpentsatu dira isuri horiek Naturklimak kudeatzen duen Gipuzkoako borondatezko karbono-funtsaren bidez. Hau da, txosten hau 2021ean lehen aldiz egiten hasi ginenetik, Zinemaldiak karbono-neutraltasuneko edizioa izan du.


