Peeter Sion-en "Judit eta Holofernesen historia bat", Arabako Arte Ederren Museoan irailera arte

  • Peeter Sion-en

  • Arabako Foru Aldundiak Celaya Letamendi Fundazioaren bidez eskuratu berri duen bildumaren zati bat dira artelanak; Zaharberrikuntza Zerbitzuak garbitu ditu eta kontserbazio egoera ezin hobean daude

Gaur, Arabako Arte Ederren Museoan, Peeter Sionen Judit eta Holofernesen historia bat aldi baterako erakusketa inauguratu da, eta 2025eko irailera arte egongo da ikusgai.

Gaur aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Sara González de Aspuru Arte Ederren Museoko arduradunak eta Fernando Tabar Anitua Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Unibertsitate Eskolako katedradun emerituak, zeinak ekarpen bikaina eta ezinbestekoa egin baitu liburuxkaren testuan, Del Val-en hitzetan.

Erakusketa posible egin da Arabako Foru Aldundiak onartu egin zuelako Celaya Letamendi Fundazioaren zorra gauzatan ordaintzea, eta, "Sailaren aldetik konpromisoa hartu genuen, zalantzarik gabe ondare aberatsa zena kontserbatzeaz eta zaharberritzeaz gain, jabe legitimoen esku jarriko genuela, hau da, herritarren esku".

Bilduma hau osatzen duten lanen artean kobre gaineko sei margolan daude, Peeter Sion (Anberes 1624-1695) flandiar artistarenak, Itun Zaharreko Judit eta Holofernesen kontakizuna deskribatzen dutenak.

Jarraitu irakurtzen


  • Urtea2025
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak, Ondarea