Omenaldi erraldoia BECen Pirritx, Porrotx eta Marimototsek egindako ekarpena eskertzeko
- Maiatzaren 3an egingo zaie omenaldia pailazoei eta euskal eszenako 20 artista handik hartuko dute parte, eta "abesti mitikoak" taularatuko dituzte
Musika, dantza, zirkoa, ikus-entzunezkoak eta beste hainbat arte diziplina uztartuko dira oholtzan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo dieten omenaldian. Maiatzaren 3an izango da, Barakaldoko BECen.
Euskal eszenako 20 izen handik baino gehiagok bat egingo dute BECeko oholtzan, tartean abeslariak, idazleak, dantzariak, bertsolariak, aktoreak... Tartean, Itziar Ituño, Lur Errekondo, Sua Enparantza, Gure Zirkuko kideak, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Olatz Salvador, Kai Nakai, Aitor Gorosabel, Maialen Lujanbio, Go!azeneko lagunak, Tapia eta Leturia, Landarbaso abesbatza, Oinkari dantza taldea, Bonberenea Txaranga, Beñat Gaztelumendi, Yogurinha Borova, La Pulga, Jon Maia, Gozategi, Igor Elortza, Nerea Urbizu, Beatriz Egizabal, Ines Osinaga, Amets Aranguren, Intza Alkain, Anabel Arraiza eta Bizipoza Elkartea.


