Felix Beristain ondarroar margolaria zendu da
- Pintore nekaezinak 87 urte zituen eta Sarrian, Araban, bizi zen duela hainbat hiru hamarkadatatik. Lan kostunbristek eman zioten ospe handiena, baina poskubismoa eta abstrakzioa ere landu zituen
Felix Beristain ondarroar pintorea zendu da 87 urte zituela, gaur, asteartearekin, familiak EITBri baieztatu dionez. Beristainek lan kostunbrista mordo bat utzi zuen, arrantzaleen bizimodua betikotu zutenak tartean, baina poskubismoa eta abstrakzioa ere landu zituen. Berea da, esaterako, Ondarroako Kofradiako horma irudi ezaguna.
Valentin de Zubiaurreren aholkuak jaso zituen hastapenetan Beristainek, nerabea zela, eta 17 urterekin egin zuen lehen erakusketa, Eibarren. Gero, Bilbon, Akizen, Pauen, Tolosan, Alemanian, Bordelen, AEBn eta beste hamaika tokitan erakutsi zuen bere lana.


