Loraldia Festibalaren 11. edizioa aurkeztu dute, euskal kultura garaikidearen topagune nagusia

  • Loraldia Festibalaren 11. edizioa aurkeztu dute, euskal kultura garaikidearen topagune nagusia

  • Hamaikagarrenez, euskal kultura garaikidea ezagutzeko, ospatzeko eta berritzeko topagune paregabea bilakatuko da Loraldia Festibala, martxoaren 10a eta 30a bitartean
  • 29 ekintza ezberdinek osatzen dute Loraldia Festibalaren 11. edizioaren programazio artistikoa, "Trikua esnatu da" lema pean

Loraldia Festibala bere 11. edizioan dator, euskal kulturaren aniztasuna eta sormenaren aldeko apustuarekin. Martxoaren 10etik 30era, Bilboko kultur-espazio nagusietan garatuko den festibalak diziplina artistiko guztietako proposamenak eskainiko ditu, euskaraz sortzen den kulturaren berrikuntza eta ikusgarritasuna sustatzeko. Ehun sortzaile baino gehiagok hartuko du parte festibalean.

Gaur goizean aurkeztu da hedabideen aurrean Loraldia Festibalaren 11. edizioa Arriaga Antzokian.Prentsaurreko honetan parte hartu dute: Eider Inunciaga Serna, Bilboko Udaleko Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzi ordezkaria; Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua; Ana Lopez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria; Imanol Agirre, Loraldiako programazio artistikoaren arduraduna; eta Amaia Ocerin, Loraldiaren komunikazio burua.

Loraldia Festibala ez da soilik jaialdi bat; euskal kulturaren transmisioa eta berrikuntza sustatzeko plataforma bat da. Aurten, berriz ere, festibalak euskarazko kulturaren balioak azpimarratuko ditu: berrikuntza artistikoa, gizartearen integrazioa eta ingurumenarekiko errespetua.

Jaialdiaren helburua da euskal kulturaren ikusgarritasuna areagotzea eta publiko anitz eta zabal bat erakartzea, euskaldunak eta ez-euskaldunak barne. Loraldia Festibala erreferente bihurtu da kultura garaikidearen esparruan, eta aurten ere, euskarazko sormenaren bikaintasuna erakutsiko du.

Jarraitu irakurtzen

loraldia.eus

  • Urtea2025
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura