2025eko jaietan Falerina lorategian emanaldia eskaini nahi duten Gasteizko musika-taldeen proposamenak jasotzeko deialdia
- Taldeko pertsona batek, gutxienez, Gasteizen jaiotakoa edo bizi dena izan beharko du parte hartzeko
- Interesa duten taldeek Udalaren webgunean eskuragarri dagoen formularioa bete beharko dute martxoaren 18a baino lehen
2025eko Andre Maria Zuria jaiak gero eta gertuago daude eta modu aktiboan ari dira programazioa prestatzen. Hala, toki batzuetan programazioa, Foru plazakoa esate baterako, dagoeneko aurkeztu dute, baina beste batzuetakoa oraindik lantzen ari dira. Falerinaren kasuan, 2025erako programazioak apur bat gehiago itxaron beharko du; izan ere, aurten, berritasun gisa, Kultura Sailak jaietan zehar lorategi hauetan emanaldia eskaini nahi duten Gasteizko musika-taldeen proposamenak jasotzeko deialdia egin du.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Otsailak 18(e)tik 2025(e)ko Martxoak 18(e)ra
- EntitateaGasteizko Udala
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaMusika
- JardueraErakusketa eta programazioa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


