Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission sortu dute
- Udalak eta Foru Aldundiak indarrak batu dituzte Arabako hiriburuan eta lurralde osoan ikus-entzunezko ekoizpena bultzatzeko
Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Vitoria-Gasteiz Araba Film Comission martxan jartzeko. Zerbitzu horrek tokiko, Estatuko eta nazioarteko ikus-entzunezko ekoizpen-etxeen kudeaketak erraztuko ditu, eta hiriburuan eta lurralde osoan kokapenik onenak aurkitzen lagunduko die.
Santa Maria Katedralean egin dute hitzarmena sinatzeko ekitaldia. Ondare-balio handiko eraikina da, eta hainbat ekoizpen-etxeren interesa piztu du bertan beren film luze batzuetarako eszenak filmatzeko. Ekitaldian, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak akordio horren arrazoien berri eman dute.


