"Kulturarteko galerna" erakusketa Bilbon zehar izango da, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharraren sormen eta arte eskaintza oparoa erakusteko
- "Kulturarteko galerna" jaialdia 2024ko maiatzean ospatu zen eta bertako ehun bat irudi eta bideoz osatutako instalazioak uriko auzo horietan elkarrekin bizi diren kulturen aberastasuna erakusten du
- Olga Ruiz argazkilari bilbotarraren objektiboak, Sergio Verde argazkilariaren eta Kamangako sortzaile digitalen taldearen laguntzarekin, erakusketa berezi hau aurkeztuko du, Bilboko barruti guztietan izango dena datozen hilabeteetan
- Abandoko udaltegiak bihar, martitzena, otsailak 18, 18:00etan, izango du ekimenaren lehen aurkezpena, "2025eko Zubirik Planaren" barruan eta Expodistritoko udal kultur programazioaren barruan
Kulturarteko Galerna erakusketa Bilboko barruti guztietan izango da, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetako kultura-, sormen- eta arte-eskaintzaren aberastasuna eta aniztasuna uribildu osoan erakusteko.
Ibilbidearen lehen geralekua bihar, martitzena, otsailak 18, izango da eta Abandoko udaltegian irekiko da (18:00etan). Otsailaren 28an beste barruti batera joango da.
Erakusketak ehun bat irudi eta bideo jasotzen ditu joan den maiatzean Emakumeen plazan egin zen "Kulturarteko Galerna" festa-jardunaldian, Olga Ruiz argazkilari bilbotarraren objektiboaren bitartez, Sergio Verde argazkilariaren eta Kamangako sortzaile digitalen taldearekin batera.
Talde horrek prestatu du erakusketa, eta uriko zonalde kosmopolitena, askotariko auzokideak bizi direna, aurkezten du. Ijito-herriaren eta bost kontinenteetatik etorritako pertsonen presentzia garrantzitsua nabarmentzen da, eta aberastasun eta panorama berezia osatzen da, kultura horien aniztasunari esker.
Erakusketaren bidez, Bilboko bizilagunei gonbita egiten zaie etengabe aldatzen ari den uriko gune historiko honetako txokoak ezagutzera, bizitzera eta gozatzera.


