Ikus-entzunezko sektorean enplegua % 50,5 hazi da hamar urtetan eta enpresa-kopurua % 57,7 Bilbo Bizkaian

  • Ikus-entzunezko sektorean enplegua % 50,5 hazi da hamar urtetan eta enpresa-kopurua % 57,7 Bilbo Bizkaian

  • Bilbao Bizkaia Film Commissionen 2024ko jardueraren balantzeak beste behin berretsi du ikus-entzunezko ekoizpenen hazkundea progresiboa dela eta eragin positiboa duela hiriko zein Lurraldeko lan-merkatuan eta jarduera ekonomikoan
  • Kopuru osoei dagokienez, eta kontuan hartuta ingurunea gero eta lehiakorragoa dela, azken urtean %11 areagotu dira lagundutako ekoizpenak (168), %26 filmazio-egunak (1.294), %133 film luzeak (28) eta %57 telesailak (11)
  • Ikus-entzunezko sektoreari lotutako enpresek zifra errekorra lortu dute 2024an Lurraldean, 448 enpresa erregistratu baitira; aitzitik, 2014an, Bilbao Bizkaia Film Commissionek ibilbidea hasi zuenean, 284 enpresa zeuden erregistratuta. Bilbok bakarrik enpresa guztien % 46 hartzen du: 205 enpresa
  • Zinema, bideo eta telebista-programetako jardueretan, soinu-grabaketan eta musika-edizioan afiliazioak Bizkaian 1.290 izatetik 1.941 izatera igaro dira, hau da, %50,5eko hazkundea izan dute. Bilbok 1.460 lanpostu hartu ditu, Lurralde osoaren %75,2
  • Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak uste dute datu horiek tokiko talentuaren eta profesionalen sendotasuna bermatzen dutela, bai eta bi erakundeek ikus-entzunezko industria sendo, egonkor eta lehiakor baten garapena bultzatzeko egindako apustua ere
  • Nobedade gisa, Filmaketetarako Jardunbide Egokien Eskuliburua prestatu da, zeinak grabazioen kudeaketa egokirako funtsezko informazioa biltzen baitu eta dagoeneko erreferentziazko gida bihurtu baita Bilbo Bizkaian lan egiten duten ekoizle eta profesionalentzat

Kontxi Claverrek, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotziak, eta Ainara Basurkok, Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuak, gaur bertan aurkeztu dute Bilbao Bizkaia Film Commission erakundearen 2024ko jardueraren balantzea. Zifrek modu kuantitatiboan eta kualitatiboan finkatzen dituzten hiria zein Lurraldea, ikus-entzunezko industriarako gero eta erakargarriagoa eta lehiakorragoa den helmuga gisa.

Kontxi Claverrek azpimarratu duenez, "hamar urtez lanean aritu ondoren, gero eta lehiakorragoa den ingurune batean, konpromiso instituzional irmoa dugu kalitatezkoa, egonkorra, sendoa eta jasangarria izango den ikus-entzunezko industria bultzatzen jarraitzeko, motor ekonomikoa izateaz gain, enplegua sortuz eta enpresak sortzen lagunduz, sustapenerako erakargarria ere izango dena". Ildo horretatik, Claverrek nabarmendu du oso garrantzitsua dela "tokiko talentua sustatzea, zaintzea eta haren balioa azpimarratzea. Bizi dugun une honetan, Bilbo eta Bizkaia tokiko talentuaren erreferente gisa kokatu dira, estatuan eta nazioartean aintzatespena duten talde artistiko eta tekniko profesionalak baitaude gurean".

Bestalde, Ainara Basurkok zera adierazi du "Bilbao Bizkaiko ikus-entzunezko sektorean enplegua %50,5 hazi da hamar urtetan, eta enpresa-kopurua %57,7. Bizkaiak 2024an hartu dituen ekoizpenen hazkunde progresiboarekin batera, modu erabakigarrian laguntzen da ikus-entzunezko ekosistema indartzen. Alde batetik, ikus-entzunezko sektore indartsu bat sustatzen da, eta, bestetik, tokiko sortzaileei lan eta hazkunde aukerak eskaintzen dizkien industria bat sendotzen laguntzen da".

IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPEN GEHIAGO

Bilbao Bizkaia Film Commissionek 2024an babestutako jardueraren balantzeak beste behin berretsi du ikus-entzunezko ekoizpenen hazkunde progresibo eta etengabea, zeina sektoreko enpresa-kopuruaren eta enpleguaren hazkundean islatu baita. Kopuru osoei dagokienez, azken urte honetan %11 areagotu dira babestutako ekoizpenak (168), %26 filmatze-egunak (1.294), %133 film luzeak (28) eta %57 telesailak (11).

Arestian esan bezala, 168 ekoizpen filmatu dira  2024an, (aurreko ekitaldian baino 17 gehiago) eta 296 ekoizpen artatu dira  (2023an baino 27 gehiago). Balantze horri honako hauek gehitu behar zaizkio: 43 iragarki, 7 argazki-saio, 16 film labur, 25 telebista-programa, 28 dokumental, 8 bideoklip eta 2 webserie.

Bestalde, 74 udalerrik hartu dituzte Bilbao Bizkaia Film Commission-ek babestutako ikus-entzunezko ekoizpenak, Bilbo epizentro gisa hartuta.

Jarraitu irakurtzen


  • Urtea2025
  • Gaia Ikus-entzunezkoa