Hernanin 2025eko sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketa
Kartel lehiaketan edonork parte har dezake eta ezinbestean SANJOANAK 2025 goiburua izango dute lan guztiek. Lana formatu digitalean 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYKerako koloretan aurkeztu behar da, 32x48 cm-ko neurrian, Biteri Kultur Etxean bertan edo kultura@hernani.eus-era bidalita, eta, lanarekin batera, egilearen izena, helbidea eta telefonoa igorriko dira.
Aurkezten diren lanen artean, Sanjoanetako Jai Batzordeak gehienez ere lau aukeratuko ditu eta horien artean, herritarrek emandako bozka bidez aukeratuko da irabazlea. Kartel irabazlea 2025eko maiatzaren hasieran jakinaraziko da.
Sari bakarra 700 eurokoa izango da, 350 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendatan erabili beharko dira, eta beste 350 euroak transferentzia bidez ordainduko dira.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Otsailak 17(e)tik 2025(e)ko Martxoak 20(e)ra
- EntitateaHernaniko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


