FotoArte argazki-lehiaketa 2025
FotoArte lehiaketaren edizio berria jarri du abian Gasteizko Udalak. Ohi bezala, lehiaketak artea edozein fasetan erakusten duten irudiak bilatzen ditu: prestakuntza, sorkuntza, erakusketa edo kontsumoa.
Edizio honetan bereziki ospatuko da historikoki gehien lagundu duen erakundeetako baten urteurrena: Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola. ALEk 250 urte bete ditu, eta, ospakizun hau dela eta, Foto Arte-rekin elkarlanean arituko da, Bertako Artistarentzako sari berezi batekin eta hainbat jarduera osagarrirekin.
Parte hartzeko epea 2025eko otsailaren 18tik martxoaren 18ra izango da (biak barne).
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Otsailak 18(e)tik 2025(e)ko Martxoak 18(e)ra
- EntitateaGasteizko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


