Literatura egonaldia Villa Joanan (Bartzelona) 2025

  • Literatura egonaldia Villa Joanan (Bartzelona) 2025

Deialdi honen xedea da Bartzelona Literatur Hiria izeneko programaren baitan egonaldi literarioa egingo duen idazlea hautatzea.

Egonaldiaren helburua da euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea. Era berean, euskal idazleei espazio, denbora, giro eta baldintza ezin hobeak eskaintzea, beren sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz heltzeko, testuinguru egoki batean. Euskal idazle batek 3 asteko egonaldia egingo du Vil·la Joana idazketa egoitzan.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gorako edozein euskal idazlek, gutxienez liburu bat argitaratuta badu, edozein literatura generotan eta euskaraz.

Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409.

Oinarriak (PDF - 122 KB)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Otsailak 12(e)tik 2025(e)ko Otsailak 27(e)ra
  • EntitateaEtxepare Euskal Institutua
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.