Silver Film Festival zinemaldiak Silver Saria emango dio Helena Taberna zinemagileari

  • Silver Film Festival zinemaldiak Silver Saria emango dio Helena Taberna zinemagileari

  • Silver Film Festival (S/FF) jaialdiaren hirugarren edizioa Bilbon egingo da 2025eko martxoaren 24tik 28ra bitartean, belaunaldien arteko programazioa ardatz hartuta

Hirugarren edizioan, Silver Film Festivalek (S/FF) Silver Saria emango dio Helena Taberna zinemagile nafarrari.

EITBren laguntzarekin emandako sari honek emakume baten ibilbidea eta espiritua aintzatesten ditu. Izan ere, emakume horren zinemak kontatzen diren gizarte-izaerako istorioak ikusarazteko etengabeko bilaketa islatzen du, bereziki terrorismoarekin, memoria historikoarekin, errefuxiatuen egoerarekin edo emakumeen eskubideekin lotutakoak.

Produktore, zuzendari eta gidoilari gisa egindako lanak nabarmen lagundu du zinema-industrian beste emakume batzuentzat bidea irrekitzen, eta adibide ona da esateko adina ez dela aurrera egiteko oztopo bat.

Horregatik, Silver Film Festival (S/FF) martxoaren 24tik 28ra bitartean egingo da Bilbon, eta astelehenean, hilak 24, emango zaio saria, aurten Bilboko Arriaga Antzokira eramango den Inagurazio Galan.

Nafarroako zuzendariak presentzia bikoitza izango du jaialdian: Silver Sariarekin omentzeaz gain, Nosotros proiektu berria aurkeztuko du martxoaren 27an Golem Alhondiga zinema-aretoetan, publikoarekin solasaldi bat izan ondoren.

Otsailaren 28an estreinatuko da filma aretoetan, eta Isaac Rosaren Final feliz eleberrian oinarritutako maitasun istorio bat berreraikiko du.

Silver Film Festival (S/FF) zinema eta pentsamendu jaialdia da, eta aurten gizarteak adin guztietarako izan behar direla hausnartzen du. Horregatik, belaunaldien arteko harremanaren aldeko apustua egiten du hirugarren edizio honetan, eta adinik ez duen gizarte bat nolakoa izan daitekeen irudikatzera gonbidatzen du.

Tu & Yo Producciones, Fundación EDE eta Silver Revolution Elkarte Kulturala elkarteek antolatutako jaialdiak Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, BBK Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zineskadiren babesa du.


  • Urtea2025
  • Gaia Ikus-entzunezkoa