Silver Film Festivalek belaunaldien arteko harremanari eskainitako 3. edizioa egingo du Bilbon, martxoaren 24tik 28ra

  • Silver Film Festivalek belaunaldien arteko harremanari eskainitako 3. edizioa egingo du Bilbon, martxoaren 24tik 28ra

  • S/FF25en irudia Carles Murillo diseinatzaile katalanak sortu du, Alex Ferreiro ilustratzailearekin lankidetzan

Silver Film Festivalen (S/FF) hirugarren edizioa Bilbon egingo da, 2025eko martxoaren 24tik 28ra bitartean, belaunaldien arteko harremanean oinarritutako programazioarekin.

Bizitzaren bigarren erdiarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituen zinema- eta pentsamendu-jaialdia da.

Aurten S/FFren inaugurazio-gala Arriaga Antzokian izango da. Bestalde, proiekzioen eta jardueren egoitzak Guggenheim Museoa eta Golem Alhondiga zinemak izango dira.

Zinemaldi honek zinema eta kultura ditu gizartea eraldatzeko tresna. Narratiba nagusiek kategorizatzen eta zatitzen gaituzten garai honetan, zinemak gizaki gisa indartzen eta aberasten gaituzten loturak ikusarazteko ahalmena du.

S/FF25ek egiten duen hausnarketaren arabera, gizarteek adin guztietarako izan behar dute.

Horregatik, aurten belaunaldien arteko harremanaren aldeko apustua egin du, eta bultzatzen gaitu irudikatzera nolakoa izan litekeen adinak benetan garrantzirik ez duen gizarte bat.

S/FF25en irudi humanista eta pop irudia Carles Murillo diseinatzaile katalanak sortu du, Alex Ferreiro ilustratzailearekin lankidetzan.

Belaunaldien arteko harremanaren ideia irudikatzen du, ikuspegi partekatua eraikitzen duen ilustrazio bat oinarri hartuta, eta zinemara, elkarrizketara, lankidetzara eta belaunaldien arteko harremanera garamatza.

Tu & Yo Produccionesek, EDE Fundazioak eta Silver Revolution Elkarte Kulturalak antolatutako jaialdiak Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, BBK Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zineuskadiren babesa du.


  • Urtea2025
  • Gaia Ikus-entzunezkoa