"Basatiak" filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan


Basatiak filma ostiral honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film suitzarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun bigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Sinopsia

Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.

Emanaldiak

Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero Kulturgunea (Andoain), Gurea Antzokia (Villabona), Ikusgarri Zinema (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Golem La Morea (Iruña), Usurbe Antzokia (Beasain) eta Modelo Aretoa (Zarautz).

Hurrengo estreinaldiak

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: martxoaren 7an, El día que la tierra explotó, una película de los Looney Tunes, eta martxoaren 28an, Frida.


  • Urtea2025
  • Gaia Ikus-entzunezkoa