Gasteizko Udal Antzoki Sareak irudi berria eta publizitate-kanpaina estreinatu ditu
- Helburua da Sareari balioa ematea eta, zaharberritze-lanak direla eta Principal Antzokia itxita dagoen arren, jarduera eszenikoak aurrera jarraitzen duela erakustea
- Identitate bisual berria Sareko 5 antzokien kokapenetik abiatuta sortutako logotipo bat da, granatearekin eta tipografia bereziarekin konbinatuta
- Hiru ardatz ditu kanpainak: publikoaren leialtasuna eskertzea, Sareko antzokiei balioa ematea eta arte eszeniekon generoen bidez jarraipena ematea
Udal Antzoki Sareak irudi modernoagoa eta Sare hori Principal Antzokia baino askoz ere gehiago dela eta San Prudentzio kaleko antzokian zaharberritze-lanak egiten ari diren arren, arte eszenikoen programazioak aurrera jarraitzen duela erakusteko kanpaina aurkeztu ditu. Kanpaina eta irudi berria Sonia Diaz de Corcuera Kultura zinegotziak eta Marta Monfort Sareko arduradunak aurkeztu dituzte gaur goizean egindako prentsaurreko bidez.
Gaur egun, Principal Antzokian berrite-lanak egiten ari dira, modernoagoa, seguruagoa, eraginkorragoa eta erosoagoa izan dadin. Horren ondorioz, arte eszenikoen programazioa Sareko gainerako antzokietan banatu da: Felix Petite (Ibaiondo), Jesus Ibañez de Matauco (Hegoalde), Beñat Etxepare (Iparralde) eta Federico Garcia Lorca (Lakua). "Gure ustez, gure Udal Antzoki Sareari balioa emateko une bikaina da honako hau. Principal Antzokiaz gain, kalitatezko beste lau instalazio ditugu, eta uste dut San Prudentzio kaleko agertokia aldi baterako ixteari esker, gasteiztar asko horiek ezagutzen ari direla", azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziak.


