Lan-eskaintza: Programazioaren eta jardueraren koordinazioa HUARTE Arte Garaikide Zentroan

  • Lan-eskaintza: Programazioaren eta jardueraren koordinazioa HUARTE Arte Garaikide Zentroan

Programazioaren eta jardueren koordinazio-lanak egiteko pertsona bat kontratatzeko hautaketa-prozesurako deialdia

Arte garaikidearekin lotutako pertsona baten bila gabiltza, komunikatzeko gaitasuna, harreman pertsonaletarako trebetasuna eta taldean lan egiteko ahalmena duena.

ESKAKIZUNAK:

Prestakuntza akademikoa
– Derrigorrezkoa: Arteetan, Giza Zientzietan edo antzekoetan Gradua edo Lizentziatura izatea.

Osagarri-prestakuntza
– Kultura-kudeaketa, komunikazioa, ondarea, hezkuntza, bitartekaritza…

Hizkuntza-eskakizunak
– Derrigorrezkoa: Euskara C1 maila.
– Derrigorrezkoa: Ingelesa B2 maila.

Informatika
– Oinarrizko bulegotika.
– Barne-kudeaketarako tresnen ezagutza eta erabilera.

Lan-esperientzia
– Derrigorrezkoa: Gutxienez 2 urteko esperientzia kultur kudeaketan eta arte garaikidearekin lotutako proiektu kulturalen programazioan.
– Esperientzia kultur proiektuen koordinazioan, hezkuntza eta arte-bitartekaritzan, proiektu kulturalen hedapenean…

Beste eskakizun batzuk
– Arte garaikidearekin lotura izatea.
– Komunikatzeko gaitasuna.
– Harreman pertsonaletarako trebetasuna eta talde-lanerako ahalmena.
– Huarte Zentroaren lan-ildoekin bat etortzea.

ESKAINTZA:

  • Kontratu modalitatea: Aldi baterako ordezkapen-kontratua.
  • Lanaldia: Lanaldia osoa izango da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da, astelehenetik igandera bitartean.
  • Soldata: 32.400 € gordinean urtean.
  • Hasiera-data: 2025-03-02.
  • Bidaiatzeko prestasuna: Bai.

EGINKIZUNAK:

Zuzendaritzaren menpe eta taldeko gainerako profesionalekin lankidetzan, programazioaren garapen egokirako beharrezko kudeaketak egingo ditu.

Garatu beharreko lanak:

– Zentroko erabiltzaileei arreta eta zaintza zuzena eskaintzea, izan ditzaketen behar desberdinetan.
– Urteko programazioaren kudeaketan zuzendaritzari laguntzea.
– Programazioko proiektuen eta jardueren koordinazioa, antolaketa eta jarraipena egitea.
– Prentsa, komunikazio eta programazioaren hedapen-lanak gainbegiratzea.

KONTAKTURAKO DATUAK:

fundacion.gestionempleo@unavarra.es 

Izena ematea deialdi ofizialaren bidez egin behar da (hemen).


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 27(e)tik 2025(e)ko Otsailak 16(e)ra
  • EntitateaHUARTE Arte Garaikide Zentroa
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkusizko arteak, Bestelakoak
  • JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.