Eneko Sagardoy, "Betiko gaua" film laburraren zuzendaria: «Film labur honek zuzendari gisa dudan begirada ezagutu eta aztertzeko balio izan dit»
- Betiko gaua film laburra Fikziozko Film Labur Onenaren Saria irabazteko izendatuta dago Goya Sarietan
Eneko Sagardoy aski ezaguna da zinema zaleentzat Handia, Errementari eta Irati bezalako filmetan eta Patria telesailean egindako lanagatik. Eta berriki urrats berri bat eman du bere ibilbidean, oraingoan zuzendari gisa. Betiko gaua film laburrarekin, durangarrak bere alderdi sortzaile berri bat deskubritzera gonbidatzen gaitu, eta, hasieran zalantzak bazituen ere, horiei aurre egitea lortu duela aitortu du. Gainera, proiektu hau lagungarria izan zaio zuzendari gisa duen begirada aztertzeko eta berarekin lan egin duten zinemagile handiek bere lan egiteko eran zer nolako eragina izan duten ikusteko.
Goya sarietako alfonbra gorria berriro zapaltzeko aukera izango du lan honi esker, Gizonezko Aktore Berri Onenaren saria ostean Handia filmean egindako interpretazioagatik. Orain, Fikziozko Film Labur Onenaren saria lortzeko lehiatuko da.
Elkarrizketa honetan, Basque. Audiovisual.-i kameraren atzean izandako esperientziari eta sari-banaketaren inguruan dituen itxaropenei buruz mintzatu zaio.


