Vital Fundazioa: Urte osoko laguntza deialdia 2025

  • Vital Fundazioa: Urte osoko laguntza deialdia 2025

Baduzu Araban garatzeko ideiarik edo proiekturik?

Vital Fundazioan ahalik eta gehien sinplifikatu du bere laguntza-deialdia, eta urteko egun guztietara zabalduko du. Horrela, zure ideia hobeto pentsatu, garatu eta planifikatu dezakezu, eta egoki deritzozun unean aurkeztu, epeen mende egon barik.

Izapideak errazteko, Vital Fundazioak eskaerak egiteko epeak ezabatu ditu eta urte honetako 365 egunetan erantzungo dizu. Eta gogora ezazu eskaera bat egin dezakezula urteko.

Proiektuak

Vital Fundazioak zure proposamena bultzatzen lagunduko dizu, berritzailea bada bereziki, honako jardun-arlo hauetan:

Gizarte arloa: pertsona guztien gizarteratzea eta berdintasuna lortzera bideratutako proiektuak eta jarduerak; mendekotasunaren eta desgaitasunaren eremuetan pertsona kalteberenei edo premia handienak dituztenei eta haien zaintzaileei eta familiei lagundu eta aukerak eskaintzen dizkietenak.

Kultura, ondarea eta ingurumena: ondare historiko kulturala eta ingurumenekoa sustatzeko eta mantentzeko jarduerak eta programak; kultura oro har, aisialdia, parte-hartzea eta balio komunitarioak sustatzera bideratutako proiektu eta jarduera soziokulturalak; sortzaile berriei laguntzea; eta berrikuntza eta artea bultzatzea.

Ikerketa eta berrikuntza: ikerketa zientifiko eta teknikoko programak, garapena eta berrikuntza hezkuntza, kultura edo gizarte sektorean.

Hezkuntza eta enplegua: haurren, gazteen eta helduen prestakuntza integrala osatuko duten gaitasunak, jarrerak eta balioak garatzeko hezkuntza-jarduerak eta -programak; bazterkeria edo kalteberatasun arriskuan dauden pertsonak lan-merkatuan sartzeko ekintzak; eta lanbide-gaikuntza, lan-praktikak, prestakuntza-bekak eta/edo ekintzailetzarekin lotutako proiektuak sustatuko dituzten ekimenak.

Bereziki baloratuko dira:

  • Zure proiektua berritzailea izan dadila.
  • Irtenbide berriak eta eraldaketa soziala sortzea
  • Hainbat erakunde/elkarte lankidetzan aritzea
  • Aukera-berdintasuna
  • Euskararen erabilera
  • Genero-berdintasuna
  • Gizarteratzea eta boluntariotza bultzatzea
  • Bideragarritasun soziala eta ekonomikoa izatea
  • Arabako erakundeek garatzea, ahal dela irabazi-asmorik gabekoek.

Eskaera eta ebazpena

Eskaera epea 2025eko otsailaren 3tik (08:30ean) azaroaren 28ra (12:00ean).

Eskaera onartzeko, Vital Fundazioaren webgunean aurkituko duzun inprimakia bete behar da. Inprimakia dagokion egunean aktibatuko da.

* Ezinbestekoa da formularioan elkarte-erakunde fitxa eranstea, hemen klik eginda deskarga dezakezuna.

Eskabide bakoitza banaka kudeatuko da, eta, balorazioa egin ondoren, ebazpena jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari.

* Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan Vital Fundazioarekin 945 06 43 63 telefonoan.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Otsailak 3(e)tik 2025(e)ko Azaroak 28(e)ra
  • EntitateaVital Fundazioa
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.