WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia

  • WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia

Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean.

Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko deialdia zabalik dago esteka honetan (otsailaren 28ra arte).

Jaialdiak irauten dituen egunetan zehar  hainbat jarduera antolatzen dira: showcase-ak, musikaren profesionalen azoka, ikus-entzunezko proiekzioak eta hitzaldiak, besteak beste.

Womexek 3.100 profesional baino gehiago biltzen ditu urtero eta bere programazioan antolatzen diren kontzertuetan 300 artista baino gehiagok parte hartzen dute eta 113 herrialde baino gehiagoko ordezkariak biltzen dira.

BASQUE. MUSIC.-ek euskal profesionalek erabiltzeko aukera izango duten stand-a izango du. 


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 20(e)tik 2025(e)ko Otsailak 28(e)ra
  • EntitateaWOMEX
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraSustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.