Nazioarteko gatazkak hizpide, Fipadoc Biarrizko jaialdian
- Balkanei, Ukrainari, Irlandari, Palestinari eta beste hamaika tokiri begiratuko diete dokumentalen Biarrizko jaialdian
Fipadoc Biarrizko dokumentalen jaialdiaren aurtengo edizioak, zazpigarrenak, nazioarteko gatazkak eta gerrak jarriko ditu lehen lerroan, urtarrilaren 24tik otsailaren 1era.
Bosniako gerra bukarazi zuten Daytoneko akordioak sinatu zireneko 30. urteurrenarekin bat, Balkanetako egoerari buruzko sail osoa egongo da, Focus Balkans, eta zortzi lan proiektatuko dituzte bertan, Albaniako, Bosnia Herzegovinako, Kroaziako, Greziako, Kosovoko, Montenegroko, Ipar Mazedoniako, Serbiako eta Esloveniako aktualitateari eta iraganari buruz, Churchillen esanetan "kontsumi dezakeen baino historia gehiago sortzen duen lurraldeaz" gehiago jakiteko.


