BAR #12 - Bidasoa Art Room 2025
Bidasoa Art Room Euskal Herrian (Espainia/Frantzia) 45 egunez gutxienez bizitzeko eskuragarritasuna duten nazionalitate eta adin guztietako artistei zuzenduta dago.
Deialdi honen helburua da ikerketa artistikoko espazio-denbora bat zabaltzea, artista batek marjinaren kontzeptuaz hausnar dezan. Bidasoaldean egonaldia egin nahi duen artista ororentzat dago irekita deialdia, nazionalitatea edozein dela ere. Marjinetan/Marjinetatik lortzen diren ikuspegi anitzen integrazioa eta haien inguruko hausnarketa suspertzen dituen emaitza bat sortzean datza programaren interesa.
ZERTAN DATZA?
Bitaminek eskaintzen duen laguntzak hauek hartzen ditu barne:
- Aholkularitza eta jarraipena. Arte eta kultura lokalaren aktore desberdinekin harremanetan jartzeko aukera emango da.
- Ostatua: estudioa, ohe bikoitzeko logela, sofa-ohe bikoitza duen egongela, komuna, sukaldea, aparkalekua eta lorategia dituen landa-apartamentu pribatu bat.
- Lan egiteko eremua.
- Ordainsariak: 1600 euro gordin hileko (dagokion atxikipenaren mende).
- Jatorritik egonaldiaren kokapenerako lekualdaketa (gehienez ere, 1000 euro joan/etorria)*.
- Ekoizpen-gastuak (1200 eurora arte).
- Itzulpenak, diseinua, material grafikoa, eta ikerketaren eta sorkuntza-prozesuaren emaitzak argitaratzeko inprimaketa.
- Komunikazioa eta hedapena.
*Bitaminek gonbidapen-gutun bat idazteko aukera eskaintzen du, onuradunak laguntza gehigarriak eska ditzan jatorrian.
OHAR GARRANTZITSUA: deialdi honen oinarrietan eskatzen den bezala proiektua igotzen ez duten eskaerak automatikoki baztertuko dira. Proiektuaren aurkezpena ezinbesteko eskakizuna da.
EPEMUGA: 2025ko otsailaren 17a.
- OINARRIAK (PDF - 588)
- EMAN IZENA
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Urtarrilak 16(e)tik 2025(e)ko Otsailak 17(e)ra
- EntitateaBitamine Faktoria
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoa, Bestelakoak
- JardueraSorkuntza, Ikerketa, Ekoizpena
- Harremanaenter@bitamine.net
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


