Mercat de la Música Viva de Vic 2025: proposamen artistikoak bidaltzeko deialdia
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da.
Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.
Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoen artean Euskal Herriko proposamenek ordezkaritza izaten dute BASQUE. MUSIC. plataformari esker.
BASQUE. MUSIC. showcase-ak
BASQUE. MUSIC.-ek bi showcase antolatzen ditu urtero MMVVko azoka profesionalean. 2022tik kontzertu hauek programazio ofizialaren baitan antolatzen dira.
MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz. Aurreko edizioetan Gorka Urbizu, Mikel Azpiroz, Maite Larburu, Merina Gris, Amorante, Ekiza, La Basu, Lumi, Idoia edo Chill Mafia bezalako taldeek parte hartu dute BASQUE. MUSIC. showcase-tan.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Urtarrilak 15(e)tik 2025(e)ko Martxoak 31(e)ra
- EntitateaMercat de Música Viva de Vic
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaMusika
- JardueraErakusketa eta programazioa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


