"Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine" liburua argitaratu dute
Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitalpen berria aurkezten dute, Clásicas,modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburua, Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok koordinatua, Nosferatu Bildumako 21. zenbakia.
Gaur, asteazkena, urtarrilaren 15ean, 19:00etan aurkeztuko dute liburua koordinatzaileek Tabakaleran, abendura arte iraungo duen izen bereko zikloaren lehen saioan.
Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburu-dendetan eskuragarri egongo da datozen egunetan (20 €). 2025eko udazkenean gai berari buruzko euskarazko beste liburu bat argitaratuko da, Iratxe Fresnedak koordinatua.


