Mixel Aire "Xalbador II" zendu da
- Urepelen sortua 1944. urtean, 81 urterekin pausatu da
Xalbador bertsulariaren eta Leonie Etxebarrenen semea zen Mixel Aire Etxebarren. Urepeleko Xalbadorrenean sortua, ofizioz artzaina izan da aita bezala. 1976an ezkondu zen Marie-Michèle Bethart urepeldarrarekin eta hiru alaba ukan dituzte.
Bertsolaritzan aritu izan da bertsolari eta gai-emaile gisara ere. Hazparnen kantatu zuen lehen aldikotz 1967an Fernando Aire "Xalbador", Mattin Treku, Jon Lopategi eta Txomin Ezpondarekin.


