Musika-talde eta bakarlari gazteek dagoeneko eman dezakete izena VillaSoundBilbaoren V. edizioan

  • Musika-talde eta bakarlari gazteek dagoeneko eman dezakete izena VillaSoundBilbaoren V. edizioan

  • Interesdunek gaurtik (urtarrilaren 13tik) otsailaren 13ra arte dute eskabidea egiteko, web-orri honetan: www.bilbao.eus/bilborock
  • Epaimahai batek hautatuko ditu Bilborock aretoan 4 kontzertutan joko duten 12 taldeak
  • Aukeratutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta haietako batek 4 kontzertuko bira bat egingo du Estatuko zenbait hiritati
  • VillaSoundBilbaoren xedea da musikari gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea

Bilboko Udalak V. VillaSoundBilbao (VSB) jaialdian izena emateko epea ireki du gaur. Jaialdiaren helburua da musikari gazte emergenteak (16-35 urte) bultzatzea eta laguntzea.

Interesdunek gaurtik (urtarrilaren 13tik) otsailaren 13ra arte dute eskabidea egiteko, web-orri honetan: www.bilbao.eus/bilborock. Epaimahai batek Bilborock aretoan 4 kontzertutan joko duten 12 talde hautatuko ditu. Aukeratutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta batek 4 kontzertuko bira bat egingo du Estatuko zenbait hiritan.

Lan horiek musika mota garaikideen artean edozeinetakoak izan ahalko dira (rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, egile-musika...), edo haien arteko nahasketa bat. Epaimahaiak aintzat hartuko du taldeetan emakumeak egotea eta euskarazko sorkuntzak egitea.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrtarrilak 13
  • Gaia Musika