IBILKI programaren 13. edizioa: kultur eskaintza anitza

  • IBILKI programaren 13. edizioa: kultur eskaintza anitza
    "Otempodiz" (Ertza konpania)

  • Euskal kultur erakundeak Iparraldean animatzen duen IBILKI programa euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana da, lurraldeko zonbait herriren partaidetzarekin. 2025eko programa berri horren karietara, hainbat antzerki, dantza, musika, zinema eta emanaldi aurreikusiak dira Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen

Urtarrila eta ekainaren artean, IBILKI programaren baitan, zinema saio bikaina bat, baita ere musika, dantza eta antzerki sailetako hainbat emanaldi proposatuak dira, Euskal Herriko artisten partetik, izan amatur edo profesionalak. Aurten, Euskal Herriko Herri Elkargoaren laguntzaz baliatzen gira Iparraldeko artista profesionalentzat.

Herriekin hurbiletik landua den dispositibo horren bitartez Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ikusgarri geletan, mediateketan eta plazetan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna ezagutzeko parada eskaini nahi du, hamabost bat emanaldi hamar bat herritan eskainiz.

Jarraitu irakurtzen

www.eke.eus

  • DataUrtarrilak 13
  • Gaia Arte eszenikoak