Hemendik #5 egonaldi laburra (2025)

  • Hemendik #5 egonaldi laburra (2025)

5. aldiz, Zukugailua elkarteak eta L'Atalante zinema gelak Hemendik mikro egonaldia antolatuko dute 2025eko apirilaren 1etik 3ra, Baionan.

Hiru egunez, hautagaiek haien proposamenak garatuko dituzte zinemagintzako profesionalen laguntzarekin. Prozesua burutzean, haien proiektuak aurkeztuko dituzte pitching saio batean lurraldeko (Nafarroa, Euskadi eta Akitaniako) ekoizleen aitzinean apirilaren 3an, ostegunez.

Deialdian parte hartzeko, honako irizpide hauetako bat bete beharko dute idazleek: 1/ haien proiektua Euroeskualdeko lurraldeari lotua da (jorratuko d(ir)en gaia(k), 2/ haien proiektua euskaraz da, 3/ idazlea Euroeskualdean bizi da.

Datak

  • Urtarrilaren 13tik otsailaren 3ra: proiektu deialdia
  • Otsailaren 3an: deialdiaren bukaera
  • Otsailaren 4tik 21era: proiektuen irakurketa
  • Otsailaren 21a: deialdiaren ebazpena
  • Apirilaren 1etik 3ra: egonaldia
  • Apirilaren 3a: pitch saioa

Oinarriak osorik


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 13(e)tik 2025(e)ko Otsailak 3(e)ra
  • EntitateaZukugailua, L'Atalante
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Ekoizpena
  • Harremanakoord@zukugailua.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.