Bilboko Udalak euskararen aldeko apustua egin du 22 urte bete dituen "Ikusi eta Ikasi" programarekin hiriko auzoetan familia giroko aisialdia proposatuz

  • Bilboko Udalak euskararen aldeko apustua egin du 22 urte bete dituen

  • 2 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta urtarrilaren 13tik 27ra bitarteko epea dago inskripzioa formalizatzeko www.ikusietaikasi.eus helbidean
  • 3 adin-tarteri zuzenduta dago eta otsailetik maiatzera egingo da

Bilboko Udalak Ikusi eta Ikasi programaren beste edizio bat jarri du abian. Udal programa honek 22 urte bete ditu familia giroko aisialdia euskaraz proposatuz hiriko barruti guztietan. Edizio berri honetan, "Makusi" eta bere familia, motxila hartuta, Pagasarrira joan dira. Ibilaldian, abentura hunkigarriak biziko dituzte, Bilbo are euskaldunagoa izan dadin ingurunea zainduz.

Ikusi eta Ikasi programak 64 jarduera izango ditu 2 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. 2 eta 3 urte bitarteko umeek eta haien gurasoek saio espezifikoak izango dituzte, adin-tarte horrentzat berariaz asmatuak. Edozein jardueratan parte hartzeko, www.ikusietaikasi.eus web-orriaren bidez eman beharko da izena. Interesdunek urtarrilaren 13tik 27ra arteko epea dute horretarako.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrtarrilak 13
  • Gaia Arte eszenikoak, Bestelakoak