Zinema Zubiak, 2025eko FIPADOC PRO Biarritzen

  • Zinema Zubiak, 2025eko FIPADOC PRO Biarritzen

EPE-IBAIAk jakinarazten du Zinema Zubiak programaren esparruan (Akitania Berria, Nafarroa eta Euskadi euroeskualdeko enpresa eta profesionalen arteko harremanak eta ikus-entzunezko proiektuen garapena sustatzeko eta dinamizatzeko programa), lankidetza-akordio batera iritsi dela Biarritzeko FIPADOC PRO industriarekin (2025eko urtarrilaren 27tik 30era), Akitania Berria, Nafarroa eta Euskadi euroeskualdeko ekoizleen presentzia errazteko helburuarekin.

Lehenik eta behin, DOC À LA PAGE! ekintzaren esparruan (ikus-entzunezko egokitzapenerako literatura-lanen aurkezpena), zeina urtarrilaren 28an izango den, aurkezpenerako aukeratutako izenburuetako bi Euskadiko Editoreen Elkarteko eta Nafarroako Argitaletxeen Elkarteko (EDITARGI) kideen lanak izango dira.

Esteka honetan lan horiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu, baita pitching formatuan aurkeztuko diren beste 10 izenburuei buruzkoa ere. Aurkezpena amaitzean, topaketak egin ahal izango dira aurkeztutako lanen argitaratzaileekin.

Bestalde, egun horretan bertan, urtarrilaren 28an, 18:30ean, koktel bat egongo da Coupolen (22 Pl. Georges Clemenceau, 64200 Biarritz). FIPADOCen dauden Euroeskualdeko profesional eta enpresa guztientzako topagunea izango da. Izena eman behar da esteka honen bidez, urtarrilaren 19ko 20:00ak baino lehen.

Ekitaldi horietara eta egun horietan egiten diren Industriako gainerako jardueretara joateko, hitzarmen horren esparruan, doako akreditazio-kopuru mugatua egongo da EPE-IBAIA eta NAPAR elkarteetako bazkideentzat. Hori dela eta, interesa duenak (akreditazio bat enpresa bakoitzeko) esteka honen bidez eskatu beharko du, urtarrilaren 17ko 14:00ak baino lehen. Akreditazioak izen-emate ordenaren arabera banatuko dira.


  • DataUrtarrilak 10
  • Gaia Ikus-entzunezkoa