Artistak Egoitzan 2025

  • Artistak Egoitzan 2025

Bilboko Udalak, BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, "Artistak Egoitzan" programaren XVII. ediziorako deialdia ireki du. Parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek martxoaren 10etik apirilaren 11ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.

BilbaoEszenak gehienez sei proiektu artistiko aukeratuko ditu eta horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango dira. Deialdi hau Euskadiko artista eta konpainiei bakarrik irekita dago.

Parte-hartzaileek bi laguntza-mota izango dituzte aukeran: batetik, 2.000 euroko hasierako faseko proiektuetara bideratutakoak, eta, bestetik, 4.000 euroko garapen-faseko proiektuetara bideratutakoak.

Egoitzek gehienez 25 eguneko iraupena izango dute, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoaren arabera, eta hiriko espazio eszenikoetan egingo dira, ahal dela uztailean, abuztuan, irailean eta urrian.

Gainera, hautatutako pertsonek edo konpainiek beren sortze-prozesuak publiko orokorraren edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, bai BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioan, bai Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Arloko beste programa batzuetan.

Parte hartu nahi duten pertsona edo konpainia guztiek BAD Jaialdiaren webgunean aurkituko duten inprimaki ofiziala bete eta aurkeztutako proiektuaren dossier bat erantsi beharko dute pdf formatuan.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 10(e)tik 2025(e)ko Apirilak 11(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaBizkaia
  • IraupenaEgonaldi bakoitzaren iraupena 25 egunekoa izango da gehienez (ahal dela, uztailean, abuztuan, irailean edo urrian egingo dira)
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.