Bilboko Udalak "Bilbao Distrito Jazz" jaialdiaren edizio berri bat bultzatuko du, hiriko auzoetara generoa hurbilduko duten 6 kontzerturekin

  • Bilboko Udalak
    Nerea Arrieta

  • Jarduerak J.C. Arriaga Kontserbatorioan, Bidebarrietako Liburutegian, Bertendona institutuan eta Begoña, Errekalde eta Otxarkoagako Udaltegian egingo dira
  • Zikloa urtarrilaren 31n, ostirala, hasiko da, bertako artistak sustatzeko kontzertu batekin. Nerea Arrieta Triok joko du, J.C. Arriaga Kontserbatorioan
  • Kontzertuak sei ostiraletan jarraian izango dira, martxoaren 7ra arte
  • Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrerak 5 eurotan erosi ahal izango dira www.bilbaokultura.eus webgunean

Bilboko Udalak, BJC- Bilbaina Jazz Club kultur elkartearekin lankidetzan, "Bilbao Distrito Jazz" programaren edizio berri bat antolatuko du urteko lehen hilabete hauetan. Oraingo honetan, kontzertu zikloa urtarrilaren 31n, ostirala, hasi eta martxoaren 7ra arte luzatuko da.

Programa honek hiriko auzoetara hurbiltzen ditu musika genero honetan erreferente diren artistekin egindako kontzertuak. Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde eta artistak honako hauek izango dira: Nerea Arrieta Trio, David Sancho, Xavier Casellas, Mikel Uretagoiena Trio, Adele Sauros Quartet eta Mikkel Plug Trio.

Kontzertu guztiak ostiraletan izango dira, urtarrilaren 31tik martxoaren 7ra, eta 19:00etan hasiko dira. Emanaldietarako sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean eros daitezke bost euroren truke, eta sarreren % 20 ordubete lehenago jarriko da salgai areto bakoitzean.

"Bilbao Distrito Jazz" Bilboko hainbat auzotako gune hauetan ospatuko da: J.C. Arriaga Kontserbatorioa, Bidebarrietako Liburutegia, Bertendona institutua eta Begoña, Errekalde eta Otxarkoagako Udaltegiak.

Ikusi egitarau osoa


  • DataUrtarrilak 9
  • Gaia Musika