Bilbainada Lehiaketa 2025
Udaberriro bezala, Bilboko Udalak ohiko Bilbainada Lehiaketa jarri du abian, Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzarekin. Lehiaketa honen helburua Hiribilduaren gaurkotasunari buruzko abesti berrien sorkuntza sustatzea da.
Deialdia apirilaren 15etik ekainaren 2ra egongo da zabalik. Lehiaketan parte har dezakete aldez aurretik saririk jaso edo editatu ez duten proposamen originalak dituzten egileek. Konposizioak Bilboko Udalaren web orriaren bidez bidali ahal izango dira, egilearen edo egileen datuak dituen inprimaki bat betez eta abestiaren letra nahiz grabazio bat erantsiz, mp3, wma edo ogg formatuan.
Epaimahaiak bilbainada onenak aukeratuko ditu, euskaraz zein gaztelaniaz. Bakoitzak 955 euroko saria jasoko du eskudirutan, Don Diego baten eskulturaz gain. Halaber, zortzi accesit banatuko dira, 420 eurorekin eta plaka batekin sarituak, hurrenez hurren.
Lehiaketa honen oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke.
Bilbainadak Bilboko ondare kulturalaren parte dira eta Bilboren, bere iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruko kontakizuna sortzeko gaitasuna dute. Bilboren nortasun historikoa adierazteko eta zabaltzeko tresna dira, bai kulturari bai ondareari dagokionez, bizilagunek nondik datorren jakin dezaten. Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotako ildoekin bat datorren kultura-adierazpena.
Bilbainadas diskoan jasota dauden iazko abesti sarituak Bandcamp eta Youtube bidez entzun daitezke.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Apirilak 15(e)tik 2025(e)ko Ekainak 2(e)ra
- EntitateaBilboko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaMusika
- JardueraSorkuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


