Denis Kozhukhin piano-jotzaile bikaina izango da Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonista

  • Denis Kozhukhin piano-jotzaile bikaina izango da Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonista

  • Gabonetako geldialdiaren ostean, Euskadiko Orkestrak Denboraldi Sinfonikoarekin jarraituko du, eta hurrengo egunetan programa berri bati ekingo dio, Brahmsen 'Pianorako 1. Kontzertua' izango duena plater nagusi Denis Kozhukhin errusiarraren eskuetan
  • Alexandre Bloch orkestra-zuzendari frantsesak hartuko du Robert Treviñoren lekukoa urtarrilaren 10etik 16ra Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren kontzertuetan. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean

Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko bosgarren programari aurre egingo dio, "Brahms / Dvorak" izenekoa. Alexandre Bloch-ek zuzenduko dituen kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, urtarrilak 10, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehen eta ostegunean, urtarrilak 13 eta 16, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, urtarrilak 14, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; eta asteazkenean, urtarrilak 15, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrtarrilak 8
  • Gaia Musika