Bilboko kultur jarduetarako dirulaguntzak 2025

  • Bilboko kultur jarduetarako dirulaguntzak 2025

Dirulaguntza jaso dezaketen kontzeptuak honako hauek dira: kulturaren sustapen eta zabalkunde sektorialerako (arte eszenikoak, musika, ikus-entzunezkoak, letrak, folklorea eta ondarea, arte plastikoak, sustapen zientifikoa eta abar) eta dinamizazio soziokulturalerako, jarduera kulturala auzoan edo barrutian sustatzeko eta abarrerako jarduerak eta programak.

Onuradunak

Kulturaren sustapenarekin eta zabalkundearekin lotutako jarduerak edo programak Bilbon burutu nahi dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek eska dezakete.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira:

  • Auzoko jaiak, Aratusteak, Erregeen Kabalgatak, Olentzero, San Juan Gauak eta jaien arlokoak soilik diren jarduerak antolatzen dituztenak.
  • IGEak eta ikastetxeak.

Deialdiaren laburpena (PDF - 107 KB)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 8(e)tik 2025(e)ko Otsailak 21(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Ondarea, Bestelakoak
  • JardueraSustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.