"Aitor Sarasua" bertso-paper lehiaketa 2025
Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatu du lehiaketa Aretxabaletako herriko etxearekin elkarlanean.
Aitor Sarasua Maritxalar Aretxabaletan sortu zen 1967. urtean. Biziki gazte hasi zen Almen ikastolako bertso eskolan eta haren irakasle Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta Joanito Akizu izan ziren. Bertsolari eta euskaltzale amorratua, bi arlo horietan lan handia egin zuen bereziki, bai haren bailaran baita Ipar Euskal Herri osoan ere. Seaskako ikastoletan bertso irakasle aritu zen eta Bertsularien Lagunak Elkartearen lehendakari ere izan zen, bertzeak bertze.
Bertso lehiaketak adinaren araberako hiru maila izanen ditu:
- Helduen maila: 2007. urtetik gorakoak, gutienez 6 bertso eta gehienez 10 idatzi beharko dituzte
- Gazteen maila: 2008 eta 2011 urte artekoak, gutienez 4 bertso eta gehienez 8 idatzi beharko dituzte.
- Haurren maila: 2012 urtera artekoak, gutienez 2 bertso eta gehienez 4 idatzi beharko dituzte.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Urtarrilak 7(e)tik 2025(e)ko Otsailak 21(e)ra
- EntitateaBertsularien Lagunak Elkartea, Aretxabaletako Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraSorkuntza
- Harremanasarasua.lehiaketa@gmail.com
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


