Zamudioko XXXVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, Bizkaiko "limousin"aren erakusketa bikaina

Argitalpen-data: 


      zamudio_03_11_2024.jpg
  • Ioseba Andoni Terreros eta tokiko ordezkariak

Zamudio, 2024 11 03

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari Ioseba Terreros Zamudioko XXXVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan izan da gaur. Bertan egin da Limousin ganaduaren Bizkaiko Txapelketa, eta ganadutegi onena Fidel Abans´ena aukeratu dute. Nekazaritzako postuetarako sariak ere banatu dira. Erdikoetxe eta Magalarteko txakolinek sari bana jaso dute.

Limousin ganadua, Zamudioko ganadua eta nekazaritza produktuen erakusketa, gazta dastaketa komentatua (Leartiker) eta txakolina (Mikel Garaizabal), azokako emakume ekoizleei omenaldi plakak ematea eta "Gizon proba" izan dira Eguneko erreferentzia nagusiak

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)