Zabalik dago 800.000 euroko zuzkidura duen ADINBERRI-HARIAK deialdira proiektuak aurkezteko epea

Argitalpen-data: 

Nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko, lantzeko eta aurre egiteko deialdia argitaratu zen urriak 3an, GAOn, dagozkion zuzenketekin. Oinarri hauek, irailak 30ean argitaratutakoak ordezkatzen dituzte. Barkatu eragozpenak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dagoeneko argitaratu du, dagozkion zuzenketekin, 800.000 euroko zuzkidura duen eta nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko, lantzeko eta aurre egiteko proiektuei zuzendurik dagoen 'ADINBERRI-HARIAK' laguntzen deialdia. Deialdi honek, bakardadeari soluzio berritzaileak eskainiko dizkioten lankidetzan oinarritutako ekosistemak sortzeko esplorazio, esperimentazio eta proiektu eraldatzaileak sustatzen ditu.

Gainera, proiektu onuradunek HARIAK HUBen laguntza izango dute. Laguntza teknikorako tresna hori ADINBERRI Fundazioak jarri du abian duela gutxi, eta hautatutako ekimenen ondoan egongo da, haien garapen eraginkorra ziurtatzeko, nahi ez diren bakardadeen aurkako borrokaren helburuekin bat etorriz.

ADINBERRI-HARIAK laguntzei buruzko informazio gehiago kontsultatu nahi baduzu:

ADINBERRI-HARIAK webgunea